miércoles, 6 de abril de 2016

Cyborg-hestea


Gogoeta interesgarria izan da gure ciborg-a sortzeko gonbitak sorrarazi duena... Zein superbotere nahi genuke, botere guztien artean?
Ba, zorionez, badut erantzun bat: nire lagun batek moto istripua izan zuen duela urte batzuk eta bere bigarren bizitza erabiltzen ari da orain. Denbora luze bat ta gero esnatu zen, eta mundua zanpatzeko beste modu bat ikasi behar izan zuen. Eta behin zapaltzen hasiz gero, zertarako mugatu zapaltzera? Hobeto irristatzea....
Bizirik jarraitzearekin izan zuen zortearen jakitun, ordea,  bizipozez egin zion aurre erronka berriari eta bere burua cyborgtzat hartu zuen. Orain, lehen baino malguki sendoagoak dauzka  eta snowboadean (aurrez inoiz praktikatu gabeko kirol batean) leihatzen laguntzen diote hobekuntza teknologiko horiek. Bere superboterea, ordea, ez zen hanka berria izan; bizitzari begiratzeko modu baikorra baizik. 
Munduko superbotere guztien artean, horixe aukeratuko nuke niretzat. 







No hay comentarios:

Publicar un comentario