jueves, 28 de abril de 2016

Azken dantza hau



Azken xantza hau baliatu nahi nuke zenbait hausnarketa egiteko.

Gure bizitzak hankaz gora jarri zituen internetek. Bertan etxean bezala sentitzeko bezain gaztea naiz, baina hura gabeko bizitza gogoratzeko bezain zaharra. Gogoratzen dut etxeko 486 zaharra priiiiii-pi-pi-pi-ka zebilen garaia. Norbaitek etxeko telefonora deitu eta komunikatzen ematen zuen garaia. Google baino bilatzaile hobeak zeuden garaia... eta informatikan gertatu zaidan bezala, bereziki baliagarria suertatu zait proto-teknologia hura guztia nire eskuetatik pasatua izatea. Interneten garaian jaiotako askok nahiko lukeen intuizioa eta segurtasuna sumatzen dut tresnaokin.  Format C: eta return egiteak suposatzen duena dakien jendeak, badaki gaur egungo diseinu eder eta intuitiboen atzean lan asko dagoela...

Nostalgia izaten da askotan bizitza ordu asko dituztenen galbidea. Eta, bai, internet aurreko garaiak hobeak ziren; baina, ez, ez ziren hobeak.

Munduak biraka badarrai jarraitu dezagun munduaren gainean. Maldan behera jarraitzen duen patinete batetik ezin da jaitsi zilipurdika ez bada, beraz, segi dezagun gainean ordeka eta oreka bila.

Internet eta teknologia ondo erabiltzea da gakoa. Ikerlanak egiteko erraztasun ikaragarriak ematen ditu teknologiak eta ikerlarien arteko harremanak erralago bihurtzen ditu. Baina aldi berean informazioaren eta propagandaren arteko iragazkia ondo egiten jakitea beharrezko da. Horixe da, nire ustez, gaur egungo ikerlarien ardura deontologikoa: errazkerian erori gabe iturriak garbitzen jardutea. Iturriak ez baitira iturri gaur egun, laku baizik eta ur oro ez da edangarri...

Irakasgai honek bi zati izan ditu. Bi zati kontrajarri, baina osagarri: buffet librea eta dieta. Batean, aukera eman zaigu nahi dugun guztia jateko, saltxeatu, erregistratu, arakatu, idatzi, margotu... denetarik proposatu zaigu. Teknologiarekiko dudan hurbiltasuna dela-eta, motz samar geratu zait zati hau, baina ulertzen dut denek jarraitzeko moduko saioak osatu behar zirela. Beste zati batean tresna horien atzean dauden interesei begiratzen erakutsi zaigu. Bi begi horiekin ibiltzen ikasi beharko dugu, erotu gabe:




No hay comentarios:

Publicar un comentario