Bloga bloga, marinela...
Sarean ez dagoena ez omen da existitzen. Ez da egia, eta tristea litzateke gainera hala
ez izatea; baina internetek ematen dituen aukerak ezagutzea ez dago soberan. Sareko
lanabesik erabilienetako batez hitz egingo dugu gaur: blogaz.
www.blogger.com eta www.wordpress.org dira blogak sortzeko biderik
ezagunenetako bi. 1999an sortu zen Blogger, eta 2003tik Googlek kudeatzen du.
Wordpress-ek 202 milioi erabiltzaile ditu.
Ez da batere zaila blog bat sortzea. Sarean batere iaioa ez den jendeak ere aisa
sortu dezake gune bat. Egizu aproba bat!
Blog bat sortzeko lehen pausua gaia pentsatzea da. Batzuek norbere bizipenak
kontatzen dituzte bertan, eguneroko moduan. Profesioekin lotutako blogak ere ugariak
dira: teknologiari buruzkoak, argazkilaritzaren ingurukoak... Zaletasunek ere blog
ugari sortzen dituzte: gastronomia, literatura... Azken finean, bakoitzak bere pasioak
ditu eta sarearen abantaila handienetako bat da pasio horiek urrutiko eta ez urrutiko
pertsonekin partekatu ahal izatea. Gai oso berezituek ere interesez jarraituko dituzten
milaka pertsona izan ditzakete milaka milioi pertsonako ozeanoan.
Blogger-en webgune bat sortzeko, onena gmail-eko kontu berri bat sortzea
da. Hori egin ostean, blogger-ek blogaren izena zehazteko eskatuko du, eta telefonora
bidalitako SMS baten bidez baieztatu beharko da egilearen identitatea. Ondoren,
itxurari dagozkion zenbait erabaki hartu beharko ditu erabiltzailek. Hona kontutan hartu
beharreko zenbait kontu:
Diseinuari dagokionez, zaindu irakurgarritasuna. Tipografia originalak
tentagarriak dira, baina nekagarri bihurtu dezakete webaren irakurketa. Letra
tamaina txikiegia ez izatea ere beharrekoa da. Bestalde, erabaki zein izango
den zure irudi korporatiboa eta saiatu webgunearen kolore gehienak harekin bat
etorrarazten.
Webaren edukin osorako sarbidea izatea ideia ona da, ez dadila azkeneko
artikulua soilik agertu. Denbora luzean landutako blogak informazio erabilgarri
asko izan ohi du, eta inoiz ez dakigu irakurleak noiz eta nola zaletuko diren
gurera, edo zein informazioren bila sartuko diren.
Menu desplegabrerik ez jartzea hobe da, erabiltzaile askok ez baitakizkite
erabiltzen (edo alferkeriaz ez dituzte erabiltzen).
Gustu ona eta txarra zer den esatea ez da erraza, baina orokortuz, keinada edo
parpadeo-rik duen testu eta irudirik ez jartzea gomendatzen da. Less is more
filosofia jarraitu.
Garrantzitsua da gure bloga nabigatzaile guztiekin konpatiblea izatea.
Norberak erabaki behar du sortu duen blogean komentarioak egitea baimenduko
duen. Ez da txantxetako erabakia. Batetik, spammer-ak daude; eta baliteke
komentarioen gunea berehala viagra lortzeko iragarkiz beteatzea filtro onak
ez dituen blog bat hautatuz gero. Bestetik, beti bada polemika sortu nahian
gune hori edozer esateko prest dagoen jendea. Aldi berean, komentario hauek
dira bloga bizirik dagoenaren seinalerik agerikoena, eta biderkatu egin liteke
gunearen interesa eta guneko edukiak sortzeko lana, berriz, zatitu.
Euskarazko lanabesak bultzatu nahi dituenak, Blogari.net erabili dezake.
Badira Wordpress eta Blogger-ez gain blogak sortzeko beste webgune batzuk:
www.lacoctelera.com, www.typepad.com, www.movabletype.com dira horietako
batzuk.
www.blogariak.net
Blogariak izeneko webgunea sortu du Elurnet enpresa euskaldunak. www.blogari.net
blog-ak sortzeko lanabesaren ondorengoa da. Blogari euskaldunen sare sozial bihurtu
nahi du.
http://eibar.org/blogak/volga
Eibar.org webgunearen luzapen ezberdinen artean, literaturarekin lotutako altxor txiki
bat. Gune kritiko eta kriptikoa, baina ramegantea aldi berean. Zeharo txundituko zaitu,
edo gorrotatu egingo duzu; erdi biderik gabeko bloga da.
http://www.manictime.com/Download/
Konziente al zara ordenagailuaren aurrean zertan pasatzen duzun denbora? Software
hau deskargatu eta egunean zehar zertan jardun zaren esango dizu programa honek.
Jakin nahi baduzu, jakina...

No hay comentarios:
Publicar un comentario