miércoles, 6 de abril de 2016

Blogak sortzeko urratsak (eta II)

Bilblogari

Ziber-soroz, sarez eta sariz beteta dago internet. Blogak sortzeko urratsen inguruan jardun gara aurrekoan eta oraingoan zenbait adibide emango ditugu. Euskal Herri digitala sortu, egonkortu,
deuseztu eta birsortzea da euskararen erronkatako bat. Badirudi jendea ez dela gauzak
gaizki egiten ari…

BILBLOGARI. Bilblogari saria antolatzen du Bilboko Udaletako Euskara Sailak eta
Nontzeberri.com webguneak eta Ane Elordiren bloga izan da aurtengo sarituetako bat:
http://aneelordi.blogspot.com. Sentitu, pentsatu, ekin! izena du. Batzuetan idatziz, eta
besteetan bidoen bidez, gaurkotasunari lotutako mezuak eskaintzen ditu.

Iban Calzadoren Bizitza “solo”-k jaso du blogik originalenaren saria. http:/
/oinetako.wordpress.com bidaiari baten bloga da, interesgarria eta ondo idatzia.
Bizkarzorroa hartu eta Hego Amerikara joatearekin amets egiten dutenentzat leiho
interesgarria zabaldu du Calzadok.

Saritutako beste orrialde bat Adrian Hugo Llorenteren http://
zientziaz.wordpress.com/ da. Blog txukuna oso, zientziari buruzko artikuluak biltzen
ditu eta eztabaida biziak ere pizten dira tartean. Medikuntzako ikaslea da Llorente.

Euskararen erabiltera egonkortzea eta sustatzea da sariketaren helburua. Julen
Gabiria idazlea eta Karmele Perez de Urraza EHUko irakaslea izan dira lehiaketako
epaile.

AHOTSAK. Sariekin jarraituz, Argia sariak ere banatu dira eta ahotsak.com
webguneak irabazi du aurtengo interneteko saria. Aurretik ere aipatu izan da
ahotsak.com txoko honetan. Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkeraren
bilduma da gune hau. 5.000 bideotik gora zintzilikatu dituzte dagoeneko eta kopurua
gora eta gora dihoa. Aipagarria da webaren beraren diseinua, garbi-garbia.

Saria jaso zuen beste hedabide bat Gaztezulo izan zen. www.gaztezulo.com da
aldizkariaren helbidea. Saritua izan zen Orain ETB3ko saioa ere. Inoiz ikusi ez duen
edonori gomendatu beharreko saioa da.

NIRE SARIAK. Banatu behar banitu, ez ziren komunikazioaren mundutik oso urruti
egongo…. Joseba Kamioren Neure (h)egitik litzateke saritu beharreko horietako bat
(neurehegitik.wordpress.com). Komunikazioa da dena eta denetik komunikatzen du
blog honek. Ausarta da, eta pauso bat aurretik doa beti. Hala joan behar du blog berezitu
batek.

Aurkikuntza berriagoa izan da www.yellowing.net. Hemen ere publizitatearen
eta komunikazioaren munduko erreferentzia interesgarriak topatu litezke.

Komunikaziotik apur bat urrundu eta teknologiara apur bat gerturatu nahi
dutenek teketen.com derrigorrezko geldialdia dute. Mugitzeko gelditu nahi dutenentzat.

Kafesnea goxatzeko blogik onena, berriz, Hitz beste, Anjel Lertxundirena. Egunero
detaile txiki bat, istorio ederren bat. Plazer pertsonala. Analisi politikoekin atrebitzen
direnentzat, berriz, Mahai jokoan gomendagarria da oso. Euskal kazetaririk onenetakoa

den Imanol Muruaren iritzia irakurri ahal izatea luxu bat da. www.berria.info/blogak/
imanol da bere blogaren helbidea.

Kafea ttantta batekin hartzeko gogoa baldin baduzu, berriz, www.27zapata.com
webgunea bisitatzea hobeto kasik. Imanol Epeldek komuneko paperean idazten ditu
bere pentsamenduak.

Bukatzeko, kafe hutsa, eta azukre gutxirekin gainera. Sarearen beste klasiko bat:
www.larrabetzu.org/gaztelumendi. Erraza da blog bat sortzea, edonork egin dezake;
baina blogari urtetan eustea… beste kontu bat da hori. Denboraren erronkari,
motibazioari eta kalitateari eutsi dio Gaztelumendik.

www.nahiaeta ezina.com
Denetariko blogak daude sarean. Tematikoak, literarioak, albisteei eskainiak… Hau
blog pertsonal bat da, sentipenak sarean islatzen dituen guneetako bat. Ez da eredu
bakarra. Gustatzen bazaizu bisitatu joxeparenkaiera.blogspot.com ere.

kabareta.blogspot.com
Denetarako guneak biltzen ditu internetek. kabereta beltza da horietako bat. Literatura
erotikoa maite dutenentzat txoko polita. Antzokiaren atzeko atetik sartu liteke nahi
duena. Honelako gehiago ere badaude: beroalaneska.blogspot.com, adibidez.

alua.mundua.com
Aurreko gomendioaren ostean eta gomendio honen helbidea irakurtzeak bat baino
gehiago oker pentsatzera eraman dezake; baina, ez. Hasier Etxeberriak idazten du blog
hau, disziplinaz eta gustuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario